XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Alaxen ezagutu nuen, neskatx ura zala nere auzoko senar-emazteen adiskidea, ta bera ezkondu-arazi nai zutela nerekin.
Alako ikerpen edo agertu-aldia egin ondoren, iru edo lau egun igaro ziralarik, Apezetxe ta bere emaztea, lengo egunetan egiten zuten bezelaxe, etorri ziran goxo-otzak (
Bañon nik laister galdetu nien, lengo eguneko neskatx mardula, ea beren adiskidea al zan.
Orduntxe bai par egiten asi zirala senar-emazteak.
Aipatutako neskatxak ni ezagutu ninduan egun artatik aurrera, senar-emazte aiek ba zekiten neskatx adiskidearen idetasun, eta orain jakin nai zuten nere asmoak nolakoak ote ziran gutxi gora-bera.
Senar-emazteak eman zizkidaten neskatxaren eta bere aita-amaren berri guztiak.
Neskatxaren aita euskal Laburditarra zan, eta ama, Naparra.